'Post-it bizitzak', Iolanda Zuñiga, liburu aurkezpena

Pasazaite argitaletxeak plazara dakar Iolanda Zuñigak Iñigo Roque eta Idurre Eskisabelen laguntzarekin egindako 'Post it bizitzak' lana. Zabaleta kaleko 34. zenbakian aurkeztuko dute liburua.

Iñigo Roque Eguzkitza, 'Post-it bizitzak' liburuaren itzultzailea from Pasazaite liburuak on Vimeo.


Iolanda Zúñiga (Vigo, 1975)

Baby boomaren indar zentrifugoek bulkaturik jaio zen. Madonna blond ambitionek Balaídos-en abestu zuen urtean, etorkizunean zer izango zen ebatzi zuen: pop izarra. Musika Hezkuntzako diploma baino ez zuen lortu. Besteren nahiak ase ez zituenez, bi lizentziatura eskatzen baitzizkioten, familiak senipartetik kendu zuen, eta gizarteak sailkatu egin zuen: «galtzailea». Ogibidez, dendari, argazkilari, musikari, aktore, zerbitzari.... izan da. Guztietan plantak egiten zituen. Onikofagia dauka. Scooter bat, bi endodontzia, hiru txakur eta zenbait trauma. Atsegin zaizkio abiadura, herdoila eta X zinema.

Harentzat, literatura da «larrialdiko azken aukera, medikuak agindutako metodo lasaigarriak agortzen direnean: diazepama, onanismoa, kick boxinga eta olio esentzialetan murgiltzeko bainuak».

Post-it bizitzak (Xerais, 2007) liburuarekin sartu zen aurrenik Galiziako literaturaren star systemaren minifundioa. Gizatxar batenganako obsesioa sendatzeko prozesuan, Amor amén (Xerais, 2008) olerki-liburua idatzi zuen. Haatik, haren maitale bakarra Periferia izan da, eta Eleberrirako Xerais Saria eman zion 2010ean.

Iñigo Roque Eguzkitza (Portugalete, 1976)

Euskal Filologia ikasi, eta itzulpengintzako graduondokoa egin zuen. EHUko Euskara Zerbitzuan dihardu zuzentzaile-lanetan. Artikuluak idatzi ditu hainbat agerkarirentzat, eta zenbait literatura-lan euskaratu, besteak beste, Fernando Pessoa-ren Poemak pluralean antologia (Denonartean, 2012) eta António Lobo Antunes-en Gauzen ordena naturala (Literatura Unibertsala, 2013).