“Non aurki genezake Jainkoa?galdetu zuen txerritxoak” liburu aurkezpena

Iruzurrik onartzen ez dutenentzako liburu bat. Jatorrizko idazlana 2007. Urtean argitaratu zen "Wo bitte geht´s zu Gott?frat kleine Ferkel. Ein buch fur alle, die sich nichts vormachen lassen" izenburuarekin Alibri Verlagén. Haur liburu honek hasieran gazteei debekatutako liburuen zerrendan egoteko arriskua izan zuen, erlijioari buruzko bere kritika dela eta. Familia, zahar, emakume eta gazteentzako ministeritza federal alemaniarrak debekatzeko prozesuari ekin zion. Azkenean ordea, Kontrol komisioaren erabakiz debekua ez gauzatzea erabaki zuten.

Jatorrizko liburuak Giordano Bruno fundazioaren dirulaguntza izan zuen. Euskarazko bertsioaren argitaratzailea Goiatxo Elizagarai izan da eta euskarazko lehen argitalpena 2014an egin da alemanierazko eta esperantozko bertsioetan oinarritua.

Aitor Arana eta Goiatxo Elizagarai izango ditugu liburua aurkezten.

Ganbidapena luzatzen diezuegu!

Amen!