Hodeien Adorea liburu aurkezpena, Yoseba Peña

Noiz edo noiz kaletik joan eta baldosetako marrak ez zapaltzea otu bazaizu, zure nobela da Hodeien adorea. Eleberriko protagonista ezberdinen modura gauzak ondo egiten ahalegintzen den horietako bat bazara, irakurri egin beharko zenuke Yoseba Peñaren lehenbiziko literatur lana.

Eleberri fresko hau Donostiako periferian kokatzen da. Postal turistikoetatik urruti dagoen Donostia batean, trapitxero bat kontalari.

Jauziak, flash-backak, musikari erreferentziak eta batez ere, idazleen literatur parametroak agerian jartzen dituen eleberria. Argi geratzen da zein literatur iturrietatik edaten duen (autorearen mahaiburuko liburu-dendari izatearen abantaila) Sodupen jaio eta zarauztartu dugun idazleak.

Asteazken honetan pintxo-potera joan ordez eta Sorlekutik ekimenaren baitan, literatur iturrietatik edatera gonbidatu nahi zaitugu: Yoseba Peñak Hodeien adorea -Susa argitaletxea- aurkeztuko du.

Hodeien Adorea

Egilea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Susa
ISBN: 9788492468386

Etxera bueltatzean hotzak eta ihintzak eguraldi ona iragarriko dute. Zure eraikin proletarioa porlan tonen artean bilatuko duzu; espaloiaren mosaikoa buruz dakizu, txiklez txikle, zuloz zulo. Badira urte batzuk marrak ez zapaltzeari utzi zeniola.