Liburu-denden Eguna

Ez daude bi liburu-denda berdin. Batzuk handiak, besteak txikiagoak, hizkuntzetan espezializatuak, kafetegiarekin edo gabe. Hala ere, guztiek amankomunean dutena ilusioa da. Edo beharko luketeena behintzat.

Liburu-denden eguna bi idazlekin ospatuko dugu. Donostian Danele Sarriugarte egongo da liburuak gomendatuz eta Zarautzen Yoseba Peña. Zarautzen liburuei musika jartzen ¨"Las Marines Diskajartzaileak" egongo dira.