'Tanto que contar', Berdaitz Juaristiren liburu aurkezpena

Berdaitz Juaristi idazleak bere azken lana aurkeztuko digu: 'Tanto que contar' (autoedizioa)

Liburuak Unaxen istorioa kontatzen du. Pertsonalitate trastornoa duen 34 urteko gazte honen bizitza jasanezina bihurtzen ari da. Angustiak nekatuta, sendatzeko ezohiko bide bati ekin dio, eta bide hori urratzen ari dela Judith ezagutu du, psikologa oso interesgarria. Honek bere barrenak are gehiago txirikordatu behar ditu ordea.