Manett taldearen aurkezpena: 'Caravan' (kontzertu akustikoa)

'Caravan' (2014, Moonpalace Records) azken lana aurkeztuko digu Manett musika taldeak. Liburu arteko musika saio akustiko batekin aurkeztuko dute diskoa Zabaleta kaleko laborategian.

Bizirik daude. 'Suburbia' (2011, Moonpalace) aurkeztu zutenetik jada 3 urte igaro dira jada. Manett taldeak su txikian egiten baititu gauzak, halaxe maite dute. Abesti bilduma berri honek 'Caravan' izena duen diskoa osotzen du. Neil Young-ekiko duten amodioa deskubritzen duten 12 abesti, amerikar doinuekin eta pop doinu melodikoenei uko egin gabe.