Paperezko Antzerkia: 'Idazlea zeu zara', Dejabu panpin-laborategia

Antzerki zikloko aurtengo azken saioa da Joseba Sarrionandiaren ipuinetan oinarritutako Dejabu panpin-laborategiak egindako pieza: 'Idazlea zeu zara'. Haur, gaztetxo, zein, helduentzako moduko lana. Familian gozatzeko modukoa.

Sinopsia:

"Ainara: Aizu Urko. Zer esan nahi ote dute astronomoek esaten dutenean ez gaudela bakarrik unibertsoan?

Urko: Ez dakit, esan nahiko dute agian badaudela unibertsoan beste izaki batzuk gu bezain bakarrik"

2010an argitaratu zen Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin liburua, HIK HASI pedagogia elkartearen eskutik. Haurrei pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikora atea zabaltzeko liburu aproposa da benetan, narrazio laburrez osatua, eta umorea zein ironia izkin guztietatik dariona.

Dejabu panpin laborategiak eskola eta liburutegietan eskaintzeko ikuskizuna osatu du liburuan oinarrituta, haren edukia antzerki forman zabaltzeko nahiarekin. Sarrionandiaren mundua haurrei gerturatzea da helburua, elkarrekin gogoeta egitea eta elkarrekin tarte goxo bat pasatzea.

Antzezleak:

Ainara Gurrutxaga

Urko Redondo

Zuzendaritza

Dejabu panpin laborategia

Testuak

Joseba Sarrionandiaren "Idazlea zeu zara" liburuko hainbat ipuin

Iraupena:

50 min.

Ze adinetarako egokia:

6tik 9ra