LIBURUAK ETA: Xabier Egaña Erakusketa

Liburu-denda batean erakusketa txiki bat. Hiltzen doazen, edo hilik jaio ziren istorioei garrazi bat. Bizitza berretsi, edozein autoreek idatzi edo argudiatu dezakeena baino askoz ere gehiago baita, zorionez.

Hizkuntza plastikoa medio, Xabier Egañak liburuekiko duen erlazioa eskeintzen digu. Gehien haserretu eta huts egin dien liburuekiko erlazio plastikoak. Egiaren ausentzia sentiarazi dioten liburu anitzak.

Ezberdintasunak eta kontrasteak nabarmentzen diren erlazio plastikoak: papera - porlana / arina – astuna / hauskorra – iraunkorra / intelektoa – materia / existitu – desagertu. Ideia amestuak eta egi hutsalak izkutatzen diren hizkuntza plastikoa.

Bizipen guzti hauek, autore ezberdinen ikuspegiak alboratu edo eraso nahirik gabe, obra plastikoetan urkultzen dira jendaurrean, Zarauzko Garoa liburu-dendan.




Xabier Egañaren erakusketaren aurkezpen idatzia aurreratzen dizuegu. Gozatu.