Vermouteke!!! V-Books connection

Donostian jada ezaguna da Vermoutekea, badakizue zertara etorri behar duzuen... Baina badakizue baita, halako festarik ez dela behin ere liburu-denda batean egin. Eta guk gure aletxoa jarriko dugu. Vermouta liburuekin edo liburuak vermoutarekin maridatuta gozatzeko festa izango da! Do it yourself guneak prestatuko ditugu halaber, gabonetako zure oparia prestatzeko, eta baita Hemingway-ren bihotzeko cocktaila prestatu eta edateko ere...

Baina hori ez da dena. Gainera musika izango dugu DJ-en laguntzaz, eta ez da aitzakiarik izango Pintxo Poteaz Garoan gozatzeko.