Paperezko Zinea: ‘René Petiten amesgaiztoak’ [bertan behera]

(bertan behera, arazo teknikoak medio. Data berria jakin araziko dugu)Hilaren 19an, ostirala, Garoa Kultur Laborategiarekin elkarlanean abiatu dugun Paperezko Zinema ekimenaren lehen zikloa itxiko dugu. Hain zuzen, azaroan estreinatu zen Eguzki Bideoak kolektiboaren René Petiten amesgaiztoak dokumentala izango da ikusgai 19:30etik aurrera, eta segidan mintzaldia egingo dugu kolektiboko kideekin.

Los malos sueños de René Petit - Afectadas from Los malos sueños de René Petit on Vimeo.

Aragoa eta Nafarroa artean dagoen Esako urtegiak 2.400 hektarea urez estali zituen 1960an inauguratu zenean. Urpean geratu ziren, beraz, Erdi Aroko zubi eta aztarnategiak; Escó, Ruesta eta Tiermas herriak; eta zonaldea estaltzen zuen landaredia. Hainbat lur desjabetu zituzten, eta herritar askok inguruko herrietara joan behar izan zuten bizitzera. Orain, gainera, urtegia handitzeko asmoa du Espainiako Gobernuak Hidreologia Plan Nazionalaren bidez, eta beste 771 hektarea hartzea. Horrek lurra lerratzea eragingo luke, eta inguruko herriak arriskuan jarriko lituzke.

Auzia ikertu eta gizarteari horren berri eman asmoz, 2013 hasieran indarrak batu zituzten Yesa Más No – Lanak Gelditu, Río Aragón eta Eguzki Bideoak kolektiboek, eta crowdfounding kanpaina jarri zuten abian. Helburu bezala jarri zuten kopurua lortu zuten, 14.000 euro, eta proiektua gauzatu ostean, René Petiten amesgaiztoak azaroan estreinatu zuten Iruñeako Golemen, arrakasta handiz gainera.

Bada, dokumentala datorren abenduaren 19an eskainiko dugu Donostiako Gros auzoko Garoa liburu-dendan, 19:30etik aurrera. Eguzki Kolektiboko kideek lehen zikloa osatzen lagundu digute, eta noski, beren lanaren aurkezpenean ez dira faltako. Hala, emanaldiaren ostean haiekin mintzatu eta gaiaz eztabaidatzeko aukera izango dugu. Ez galdu!