Giorgio Bassmatti: Expop up (Dock of the Bay)

Expop up. Erakusketa izango delako: Expop. Eta pop pixkat beti dator ondo. Nork ez ditu palomitak atsegin, eh? Ba hoixe. Expop up. Subidoiagatik Up. Lehenengo aldia da halako ezer egiten dudana. Eta seven up ere bai. Fido Didok zemolakien. ETA BADAKIZU. Garoa erakusketa areto bihurtuko da denbora gutxiz. Bakardadeaz mintzo diren nire argazkiak ikusteko ordubete. Edo tristezia zen? Ez izan inozoa, bakarrik egon zaitezke triste egon gabe. Eta bestela, ikasi zazu. Argazkiak erosteko bi ordu. Bidezko kausa baten aldeko argazkiak. Ni alaiago egitea? Baita ere. Baina beste gauza batez ari naiz hizketan. Irabazi asmorik gabeko proiektu kultural batentzat izango da dirua (=Dirua galtzea musikari diogun maitasunagatik alegia). Lasai, argazki bakoitzak kubata batek baino gutxiago kostatuko dizu-eta.

Eta bi ordutan, haizea hartzera. Eta liburuak. Eta hor izango dituzu baita liburuzain prestuak ere. Baina bertan argazki erakusketa bat izan zela gogora ekarriko dizun ezertxo ere ez.