Aritz Mutiozabal: Bizikleta lapurtu didate! (ipuin kontaketa)

Aritz Mutiozabal kazetari eta idazleak 'Bizikleta lapurtu didate!' Ibaizabal argitaletxearen argitaratutako bere azken lana aurkeztuko du Garoan.

Etxeko txikienentzako ipuintxo bat kontatu eta elkarrizketatxoa izango dugu, bere azken lanaren nondik norakoak azaltzeko. Ikaragarri ondo pasatuko dugu!