Paperezko Antzerkia: Etxepare Rap

Literatura. Rap oinarrietan kantatua. Bernard Etxeparek 1545ean argitaratu zuen euskarazko lehen liburutik abiatuta gaur egunera artekoa. Axularrek, Oihenartek eta Mirandek zer kontatu asko dutelako gaur egun ere. Etxepare RAP: musika bidaia bat gure letren errepublikara, Imanol Epelderen eskutik.

Imanol Epelde artistaren lana da 'Etxepare Rap'. Txirrindularia da bokazioz, korrikalaria afizioz eta irakaslea ofizioz. Literatura, hezkuntza eta osasuna ditu jakingai eta ez du inor indiferente uzten. #Maitasunez #askatasunez beti. Blogaria lanak ere egiten ditu, 27zapata.com blogean. Komuna, musika eta poesia uztartuz Komuneko paperean ikuskizuna egina 2009an. Euskadi Irratian eta Info7n kolaboratzen aritua bestetik. Gaur egun, ETBko Azpimarra saioan ari da kontu kontalari. Ederra saioa eskeiniko diguna!!