Paperezko Antzerkia: Mikrouhina

Ze Onda antzerki taldearen eskutik Drama eder bat dakarkigu gure antzerki ziklora. Emozioak larruazalean izateko eta antzerkiaz gozatzeko, aukera bikaina. Liburu artean.

Matilde zapaten bilduma egiten duen energiaz beteriko neska da. Tristan, orduak liburuetan murgilduta igarotzen dituen gaztea. 

Tristanek eta Matildek, ezkondu eta gutxira, beren bizitzak hankaz gora jarriko dituen gertaera gogor batekin egingo dute topo: Adele, Tristanen arreba txikia, bizitzaz mozkorturik, hil egiten da. Hau izango da Tristan irteerarik gabeko zulo beltz eta sakon batean hondoratzeko abiapuntua.