Paperezko Antzerkia: Amodiozko Ipuina

Emakume Eskeletoa antzerki konpainiak 2015eko lehen hiruhilekoari hasiera emango dio Paperezko Antzerkia zikloan, amodioaz diharduen antzezlan batekin. Liburu artean antzerkiaz gozatzeko prest?

"Amodioa ez da luxu bat. Behar-beharrezkoa da gizateriak aurrera egin dezan." Dalai Lamaren hitz horiek gure ikuskizunaren izpirituarekin bat datoz. Hitzak, musikak eta artelanak maitasun handiz aukeratu ditugu zuen bihotzetaraino ailegatzeko asmoz.