"Auzolanaren kultura" liburu aurkezpena

Auzolana etorkizunaren giltza dela dio Jasone Mitxeltorenak bere liburu azalean eta guztiz ados gaude. Komunitate baten arteko elkarlana Euskal Herrian betidanik eman den praktika da era txukunean. Errepideak konpondu, zelaiak atondu edota gure mendietako larreak elkarbanatu ditugu komunitatearen ongizaterako beste lan askoren artean.

Sortaldea Kultur Eremuaren pilaretako bat auzolana izatea nahi da eta auzolanean liburu irekiak gero eta gehiago dira Sortaldeako liburutegian. Auzolana kultura esparruan nola ezarri hitzegiteko aukera bikaina Sortaldean Jasone Mitxeltorenaren eskutik , abuztuaren 24ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.