La mujer cobarde (Alvaro Gurrea) Paperezko Lagunak

Garoa Books-en estreinako genuen Alvaro Gurrearen 'La mujer cobarde'-k nobela beltzarekin. Kontakizun ilun eta gogorra da. Politikari hertsiki lotutako istorio hau Bilbon gertatzen da 70eko eta 80ko hamarkadetan. Patricia Gete liburu-dendariak gidatuta irakurle taldean Alvaroreren liburua aztertuko dugu eta idazlea present egongo da.

Lankak, ETAko militante gazte batek, bere burua atxilotu dezaten uzten du lapurreta baten ostean polizia bati tiro egiten ausartzen ez delako. Kartzelean igarotako zortzi urteren ondoren, eta talde armatua utzita daukalarik, ezker muturreko alderdi batean sartzen da. Alderdi horretako militante ohi batzuek talde berri bat sortzen dute, industria berregituraketaren aurkako langile borrokak bultzatzeko, Italiako Brigada Gorriek eraginda.