"Dominique -artzain xiberotar bat Nevadan" Paperezko Lagunak

Dominique deritzan elaberri honek, argitaratu orduko Estatu Batu eta Britainia Handiko kritikaren gorespenak jasotzeaz gain, herrimin sentimendu bizia sortu zuen Ipar Ameriketan bizidiren euskaldunen artean. Izan ere, liburu honetan Robert Laxaltek bere aitaren bizitza kontatzen digu, Zuberoatik Nevadara artzain joan zen gaztea, eta zahartzaroan ahaideak berriro ikusi nahiz sorterrira itzuli bat egiten duena.

Ameriketako artzain euskaldunen bizimodu gogorra agertzen zaigu Dominique honen bidez, lan zailez eta nortasun sendoz bizileku berri bat irabazi duten gustien epopeia.

Bazatoz Alex Gurrutxagaren gidaritzapean ospatuko dugun hurrengo zitara?