Dispertsioa eta emakumeak (ezagutzen ez dugun egunerokoa)

Asko dira sufrimendua jasaten dutenak, baina diskriminazioak nabarmendu egiten dira muturreko egoeretan. Ehunka senide eta laguni eragiten die dispertsioak. Baina nola eragiten die emakumeei?

Jendarteko botere-harremanak eta rolak areagotu egiten al dira dispertsio egoeretan? Hiru begiradak argira ekarriko dute sarritan ezkutuan geratzen den errealitatea: Kattalin Minerrek, Oihana Etxebarrietak eta Teresa Todak. Eider Olazar izango da moderatzailea. Eta ateak zabalik izango dituzu.

Bazatoz?