MENDI: ZUHAITZARI, BASOARI GORAZARRE

Antxon Mendizabal Sanz -Mendi- eskultoraren erakusketa.

"Nire lagun Paulino Larrañagaren eskola-tailerretik pasa nintzenean, nire benetako ikaskuntza eta eskultura teknika hasi ziren; orobat, nire benetako bokazioa aurkitu nuen, hots, norberak sentitzen edo pentsatzen duena adierazten eta plasmatzen saiatzea.

Nire lanean, herriko artisautza sortzailea abiapuntutzat harturik, eta formei dagokienez beti ere, abangoardiako joeretara lerratzen naiz; horretarako, lanen bidimentsionalitatea alde batera utzi, eta hiru dimentsiotako bolumenak eskaintzen duen aukera eskultorikoari lotzen natzaio. Nire lanerako, egurra dut materialik kuttunena; zeren eta egurra lantzeaz bat, bere baitatik darizkion dohainak:goxotasuna,bihurritasuna, antzinate kutsua edo alde poetikoa, kasu, ez dut aurkitu beste ezein materialetan. Azken aldion, figuratibismoan murgildurik nago. Errealitateak adierazi eta islatzen duena,hau da, azken finean,bizitzaren beraren zukua eta mamia dena soilik, aintzat hartuz."