Tristan Crowley

Tristan Crowley-ren musika bere bizipenen, hausnarketen eta pentsamenduen adierazpen melodiko eta poetikoa da. Hildako aita inspirazio iturri hartuta hasi zen abesten Crowley, bere kantak idatzi eta konposatzen hasi zen arte, beti aitaren gitarra zaharra jotzen. Crowley-ren musika era askotan egilearen ispilu da: esperientzian oinarriturik, zaila da leku batean kokatzea.

Crowley Alemanian hasi zen abesten, eta 2005etik aurrera, Euskal Herrian jotzen. Hala ere, sustrai irlandarrak nabarmenak dira oraindik ere, eta Irlandan aurkeztu zituen alegia, lehen abestiak publikoki. Eraginak genero anitzekoak dira, baina azken finean, bere ingurunea, ibilaldi eta bizipenak dira inspirazio iturri nagusienak.