Miriam Mendoza ipuin kontalaria

Garoak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da larunbatean, arratsaldeko, 18:00etan hasita. Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da.

Zarauzko haurrek ezagutzen dute Miriam, lehenago ere egin dituelako saioak herrian. Gaurkoan ere, ipuin dibertigarriak kontatuko ditu eta beti bezala herriko haurrak bertara gonbidatzen dira.