Paperezko Kontzertua "Tiktara"

Tiktara hegoaizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide ezberdineko zortzi musikarik osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu euskaraz abestutako letrekin. Ez dago mugarik musikarekin bidaiatzeko duten gogoa geratuko duenik, beti ere, hegoalderantz gidatzen duen iparrorratz bat eskuan dutelarik.

Proiektu hau ondorengoek osatzen dute: Ander Zulaika eta Iñigo Egia bateria eta perkusioarekin, Amaia Ureta, Danel Sanchez eta Eusebio Soria pianoa, tiplea, kitarra eta baxu elektrikoarekin, Mikel Alberdi eta Josu “Tete” tronpeta eta tronboiarekin, eta Harkaitz Bastarrika ahotsarekin.

Sarrera 12 euro.