'Sokak' ikuskizuna (LeKord taldea)

LeKord taldea, bi musikariz (Iñaki Letamendia eta Ane Artetxe) eta bi aktorez (Amaia Ruiz eta Amaia Irazabal) osatua dago. Oraingoan, “Sokak” izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute. Proiektu honekin, euskal kantuei hurbilpen berezi bat egiten diete. Herriko melodiak erabiliz, ibilbide poetiko-musikal batera gonbidatzen dute ikuslea. Horretarako, oso ohikoak ez diren arpa zein perkusio instrumentuak eta antzerki hizkuntza fusionatzen dituzte.

Ez galdu!