'Ur' diskoaren aurkezpena + kontzertua (Giranice)

Giranicek, rock instrumentala egiten duen talde oriotarrak, "Ur" diska laburra aurkeztuko du. Disko hori urtean zehar kaleratuko dituzten beste lau disko laburren artean lehenengoa izango da. Eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentalista. Honetarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa.

Animatzen al zara?

https://giranice.bandcamp.com/