TikTara taldearen disko aurkezpena

Tiktara hegoaizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide ezberdineko zortzi musikarik osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu euskaraz abestutako letrekin. Ez dago mugarik musikarekin bidaiatzeko duten gogoa geratuko duenik, beti ere, hegoalderantz gidatzen duen iparrorratz bat eskuan dutelarik.

Oraingoan, beren disko berria aurkeztuko digute. Ez galdu!