Paperezko Lagunak: 'Atertu arte itxaron' (Katixa Agirre)

Katixa Agirreren eleberri berriaz ariko da Garoako Paperezko Lagunak irakurle taldea oraingoan: 'Atertu arte itxaron' du izena, eta Euskal Herrian zehar Road Movie bat egiteak gauza zaila badirudi ere, horixe egingo dute nobelako protagonistek, Ulia neska gasteiztarrak eta haren mutil-lagun Gustavo gaztelarrak. Ibilbidean zehar, hainbat leku, lagun eta gertakarirekin egingo dute topo, eta horrekin batera bikotearen gorabeherak ezagutuko ditugu. Aldi berean, nobelak baditu beste hari pare bat behintzat: 1976ko martxoko Gasteizko langile-protestetan sortu eta Espainiako kartzeletan jarraituko duen maitasun-istorio bat, Benjamin Britten musikari ingelesaren inguruko kontuak…

Beñat Sarasolak gidatuko du saioa. Ez galdu!