“Liburudenden iragana eta geroa” (Jorge Carrión + Txetxu Barandiaran) #Literaktum

Jorge Carrión egungo hispaniar literaturaren idazle garrantzitsu eta interesgarrienetakoa da. Librerías liburuan (2013ko Anagrama Saiakera Sariaren Finalista) Carrión-ek kronika eta bidai-literaturaren bere ezagutza handia espazioan eta denboran liburudenden mapa bat marrazteari aplikatzen dio, kultura eta literaturaren historian ezinbestekoak diren gune hauen hausnarketa eginez. Jarduera, Literaktum jaialdiaren Liburu Lurraldea programa barruan kokatua, edizio, liburu eta kultur industrietan aditu handia den Txetxu Barandiaranek aurkeztu eta gidatuko du.

Ez galdu!