Burdin hariak eta plastikozko goilarak (eta maitasun lubrikatua)

Berdin pisatzen ote du goilarak hormaren bi aldeetan, barruan nahiz kanpoan? Eta non da barrua eta non kanpoa? Goilara batekin ihes egin al daiteke kartzelatik? Eta denbora, berdin neurtzen al da hormaren bi aldetara, barruan eta kanpoan? Galdera horiek dira, besteak beste, Burdin-hariak eta plastikozko goilarak (eta maitasun lubrikatua) emanaldian egiten dituzten galderak. Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek 'mahainguru musikatu' gisa definitzen duen beren proposamena, musika, literatura eta irudia nahasirik. Literaktum barnean kokatzen da ekimen hau.

Animatzen?