"Paperezko lagunak" irakurle taldearen bilkura: Intimitatea

Azaroaren 22an, azaroko hirugarren ostegunean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera “Paperezko lagunak” irakur taldearen bilkura berria ospatuko dugu. Harkaitz Canoren Twist azken eleberriaren inguruan solasean jardun ostean, oraingo honetan Hanif Kureishiren Intimitatea liburu arrakastatsuaren inguruan jardungo dugu.

Hanif Kureishiren Intimitatea liburuaren irakurriz hunkitu bazara eta zure sentipenak elkarbanatu nahi badituzu, ez duzu inongo gonbidapenik behar azaroaren 22an arratsaldeko 19:30etan Garoako sotora hurbiltzeko.

Intimitatea

Egilea: Hanif Kureishi
Argitaletxea: Txalaparta
ISBN: 9788481365214

Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko. Bihar goizean, sei urtez harekin bizi izan naizen emakumea bizikleta hartu eta lanerako bidean denean, geure umeak euren baloi eta guzti parkera eraman ondoren, maletan zenbait gauza hartu, eta inork ikusiko ez nauen esperantzarekin utziko dut nire etxea, Victorrenerako metroa hartzeko.