MARINA AOIZ-EN MIRAR EL RIO-IBAIARI BEGIRA antologia

Antologiaren izenburua, Mirar el río (Ibaiari begira), Borgesen Arte poética poematik hartutakoa da. Liburu honetan jasotako testuen ur garden edo uherren korronteak «poesiaren urre tristea, ezilkor eta txiroa» darama arrastan.

Haren urek amets eta dardarak dituzte, argitzapenak eta lo-galtzeak, irudipen zehaztugabeak laino-ispilutan; ilunpe batzuk ere badituzte, non kandela baten argiak goiz-albaraino dirauen pizturik. Bizitzaren ibaiak (Zidakos, Arga, Chama, Cadagua…) ibai bera dira beti, hitzaren ibai amaigabe hori, batzuetan ertzetan sumatzen dena, beti haren bila nabigatzen. Euskarazko poemek, euriak edo zuhaitzen arteko eguzki-izpiek bezala, edertu egiten dute ibaia