“Tonetti anaiak” Jabier Muguruza disko prentsaurrekoa

Jabier Muguruza kantautorearen disko berriaren aurkezpena, 14.a dagoeneko, “Tonetti anaiak” izenburukoa. Bertan, aspaldiko partez, egileak idatzitako testuak nagusitzen dira, kolaboratzaileek idatzitakoen aldean. Badaude, hala ere, Iñaki Irazuk, Lourdes Oñederrak, Harkaitz Kanok eta Gerardo Markuletak sinatutakoak. Alderdi musikalean, jazz ikutuko giroa topatuko dugu bertan.

Helburu horrekin, Muguruzak estilo horretako artista handiak elkartu ditu, Mikel Azpiroz pianojolearen zuzendaritzapean. Mikelek, musika-moldaketez arduratzeaz gain, pianoa ere jo du disko honetan, eta honako musikariak aritu dira jazz-laukotea osatzen: David Gómez (bateria), Ignasi González (kontrabaxua) eta Gorka Benítez (saxoa).