Harkaitz Canorekin solasean

Datorren azaroaren 8an, Paperezko lagunak irakurle taldeak solasaldi polita antolatu du Garoa liburu-dendan. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, aurtengo euskarazko Euskadi Saria jaso berri duen Harkaitz Canok Twist liburuaren inguruan hitzegingo du eta irakurleok izan ditzakegun galdera guztiei erantzun.

Paperezko lagunak irakurle taldea Harkaitz Canoren Twist eleberriaren inguruan hitzegiteko elkartu zen urrian ospatu zuten hileroko bilkuran. Bertan Pili Zabalaren testigantza jaso ostean, fikzioa eta errealitatearen arteko muga identifikatzeko nahiean, galdera interesgarri asko geratu zitzaizkien airean. Egile batek zein punturarte erabil dezake egitazko gertakari bat fikziozko antzeztoki bat osatzeko? Zilegi al da irakurleari fikziozko irakurketa bat eskeintzea errealitatean oinarritutako istorio batekin?

Galdera hauek erantzun, Harkaitz Cano zoriondu, Twist liburuaren aurkezpen labur bat entzun eta gainera errealitatearen eta fikzioaren inguruko eztabaida batean parte hartu nahi baduzu, badakizu zer egin datorren ostegunean. Denontzat sari ederra.

PD: Berriako Igandea gehigarrian ateratako albiste hau gomendatzen dizuegu: http://berria.info/albisteak/71870/twist_bere_gordinean.htm

Twist

Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Susa
ISBN: 9788492468348

Urte asko igaro ziren Soto eta Zeberiorenaz geroztik, eta bitxia zen, hasiera batean Lazkanok ez zuen aitaren desagerpena bere garai bateko bi adiskide haienarekin lotu. Ez zitzaion burutik pasatu, molde eta era oso ezberdinean izanagatik, Soto eta Zeberio desagertu ziren bezala, bere aita ere "desagertu" egin zela. Desagertua, desagertua, desagertua... desagerpena zela bere bizitzari auskalo norantz tira egiten zion zurrunbiloaren hegia.