Anduren liburu berriaren aurkezpena: Paper-festa. Minimalia.

Zio Angelok datorren asteazken honetan, azaroaren 28an, bere liburu berria aurkeztuko digu Garoa liburu-dendan. Bere irakurle garenok irrika osoz espero dugun liburu berria, Paper-festa. Minimalia. Andu hitzegiten entzutea gozamen eta aurrez-aurre ikustea luxu hutsa delako, gurekin nahi zaitugu.

Minimalia ipuin, kontakizun eta istorio laburrez osatutako liburu bat da. Narraziootan, bizitza kontatzeaz gainera, kontatzen da literaturaren abentura ere. Bizitza eta idazkuntza txanpon beraren aurkia eta ifrentzua baitira, Minimalian txanponaren alde biak ageri dira bat eginda, noiz harmonia onean, noiz armonia liskartsuan, baina inoiz ez bakoitza bere aldetik bizi diren testu gisa, besteekin batera baizik, elkar osatuz eta elkarri lagunduz, liburua testuen elkarren arteko ehunduraren baten emaitza baita, hainbat narrazioz osatutako narrazio bakarra, eta ez hainbat testuren pilaketa soila.