[ENTZUN]: 'Aho bete doinu' mahai-ingurua

2001ean argitaratutako liburuaren edizio berri bat kaleratu nahi da 2016ko Durangoko Azokarako, eta mahai inguru ireki bat ospatuko da Garoa Kultur Lab-en, euskal musikaren gaur egungo egoera aztertuz. Inaxio Esnaola, Andoni Fernandez eta Mikel Unzurrunzaga 'Makala' egonen dira besteak beste mahai inguruan.

“Aho bete doinu” liburuak euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko azterketa argigarria eskaintzen dU, hogei musikari, manager, argitaratzaile eta eragileri egindako beste horrenbeste elkarrizketaren bidez.

2001ean argitaratu zen eta bertan elkarrizketatuak diren 20 sortzaile zein ekoizlek gure artean egiten den musikaren etorkizuna dute hizpide. 2016ko Durangoko Azokarako liburuaren bigarren edizioa atera nahi da. Horretarako, lau hitzaldi egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburutan (Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bilbo). Hitzaldi bakoitzean kazetari batek lau partaide elkarrizketatuko ditu eta mahi-ingurua antolatuko da, honela euskal musikaren gaur egungo egoeraren azterketa egingo da. Material hori bildu eta ‘Aho bete doinu’ proiekturako erabiliko da.