[Gidariaren Okerra] Narrazio bisualaz eta literarioaz Gotzon Barandiaran eta Gari Berasaluze (Zarautz)

Barandiaranek Susa argitaletxearekin kaleratu duen 'Gidariaren okerra' eleberriaren karietara, parez pare izango ditugu Zarautzen Barandiaran eta Berasaluze.

GIDARIAREN OKERRA liburuko pertsonajeen esanetara, narrazio bisualaren eta narrazio literarioaren arteko elkarreraginaz solastuko dira Gari Berasaluze eta Gotzon Barandiaran egilea.