Paperezko lagunen bilkura: Pasio Hutsa

Paperezko lagunen bilkura berria dugu abenduaren 20an arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Familia giroko festa diren Gabonei hasiera emateko, sentsazio intimoei buruz hitzegiteko bilduko gara. Edozein lotura familiar albo batetara utz dezaketen emozio eta pasioei buruz hitzegingo dugu. Kuriositatea duzula? ostegunean ikusten gara Annie Ernaux-en Pasio Hutsaz hitzegiteko.

Liburu labur honetan (hirugeita zazpi orrialde), maitasun fisikoa garaile irteten da. Maitasunak eta sexuak bat egiten dute. Idazleak, lehenengo pertsonan, ekialdeko diplomatiko batekin bi urtetan duen "affaire"-a kontatzen du.

Idazle frantziarrak ez digu orgasmoez hitz egingo, ezta perbertsioez ere, lelokeria barneko egi batean erortzean duen sentsazioaz baizik (bera, seme-alabez birtualki ahazten den ama bat; maitalea gonbitatzearren alboratzen dituena).

Narrazioak behin eta berriz zirrara sortzen du, xehetasun osoz deskribatzen baita maitale guztiek sufritzen duten antsietate egoera. Maitalearengatik zain egon behar honek sortzen duen antsietate guztia azken muturreraino eramaten du idazle frantziarrak: harreman sexualera. Baina behin harreman sexuala gauzatzen denean, antsietatea egoera haunditu egiten da.

Annie Ernaux idazle frantziarrak bere esperientzian oinarrituz gutxi batzuk soilik ausartzen diren egiaz hitzegingo digu: pasioaz eta pasio honen atzean ezkutatzen diren emozioez. "Pasio hutsa" liburua, idazleak bere barnea askatzeko duen beharretik sortzen da eta sinez, maisuki asmatzen du egoerak eta sentsazioak deskribatzerako orduan.

Liburu hau pasioz beteriko zirimola bat da.

Pasio Hutsa

Egilea: Annie Ernaux
Argitaletxea: Igela Argitaletxea
ISBN: 9788487484490

Iazko irailaz geroztik gizon baten zain egon naiz, haren deiaren eta bisitaren zain. Horretaz gain ez dut besterik egin.