Danele Sarriugarte + Harkaitz Cano [Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat]

Enkarguz idatzi zuen ale hau David Foster Wallacek, Harper's aldizkariak eskatuta: luxuzko itsas bidaldi baten kronika, zentzumenen postal erraldoia. Edonola den, Wallaceren fikzio-lanetako ohiko osagaiak aurki ditzakegu lan honetan ere, bere onenean: AEBko kontsumo- eta entretenimendu-kulturaren kritika zorrotza, aberastasun teknikoa, ñabardura txikienak xehe-xehe azaltzeko grina, hausnarketa filosofikoa eguneroko gertaeretatik abiatuta... eta umorea, ironia beltza barra-barra. Nola bestela bilaka liteke amesgaizto hasiera batean paradisu zirudiena?

David Foster Wallace

Ithacan (AEB) jaioa, 1962an Claremont (AEB) hil zen, 2008an

Bere belaunaldiko autore estatubatuarren ikur, David Foster Wallacek eleberriak, kontakizun laburrak, kronikak eta saioak idatzi zituen. Infinite Jest eleberri mardularekin iritsi zitzaion arrakasta, eta amaitu gabe utzi zuen bere hurrengo proiektu handia. Unibertsitate-irakasle gisa lan egin zen, ingelesa eta sormen-idazketa irakasten.

Danele Sarriugarte Mochales Elgoibarren jaioa, 1989an

Itzulpengintza lizentziaduna, lanbide horretan, kazetari gisa eta idazten jardun du azken urteotan, hainbat hedabide eta itzulpen-agentziarekin kolaboratzen. Hau du lehenengo literatur itzulpena. Aurretik artikulu akademikoak ekarri izan ditu ingelesetik, eta Elearazi itzulpen atarian aritu zen, hiru urtez, amateur.