[Garoa Plazan] Martxelo Otamendi eta Gorka Landaburu “Gure herria: Gaur, atzo eta bihar?”

Bi kazetariok Euskal Herriko garai bortitzenak ezagutu, bizi eta pairatu dituzte. Landaburu bizirik irten zen ETAren gutun bonba batetik. Otamendi atxilotu eta bortizki torturatu zuten Egunkariaren itxierarekin batera. Egun urak lasaiago doaz, eta aukera paregabea da errepaso egiteko. Gure herriaz hitz egiteko, atzokoaz, gaurkoaz eta biharkoaz? Solasaldiaren amaieran liburu bana oparituko diote elkarri.

Sarrera libre, Garoa Kultur Lab bete arte.