[Garoa Plazan] Alejandro Cao de Benós: Ipar-Korea argitara

Kataluniar azentua du Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkariak. Alejandro Cao de Benós da Kim Jong Un generalaren aginduetara lanean ari den atzerritar bakarra. Tarragonarrak Espainiako egitura komunistetan hasi zuen bere ibilbidea, eta Ipar-Koreak liluratuta, erregimenera hurbilduz joan zen, postuak eskalatuz, egun duen garrantziazko kargura iritsi arte. Ipar-Korearen inguruan solastuko gara, herrialde hermetikoa argitara ekarri nahiean. Garoako liburu-arteko intimitatean.

Sarrera doan, Garoa bete arte.