Jose Antonio Narvaiza pintura erakusketa

Jose Antonio Narvaiza, bergararra jaiotzez baina azken berrogei urteak Zarautzen emanak, bere aitarengandik datorkio pintura zaletasuna. Hala ere, Jose Antoniok ez zion marrazteari ekin bere aita zendu zen arte. Marrazkigintzan Iñigo Ormazabal pintore ezagunaren alboan eman ditu pausuak, nahiz eta erakusten diren pinturen estiloa bere aitaren lanetara gehiago hurbiltzen den.

Erakusketa honetan ikusgai dauden margolanak ezagun egingo zaizkigun paisaiak dira, Zarautz eta Getaria ingurukoak. Lanak olio-pintura teknikan izan dira landuak, formato ertain eta txikietan. Ea gustoko dituzuen.