Paperezko lagunen bilkura: Hamar

Hamar ez da liburu erlijioso bat. Bibliako hamar mandamentu bailiran hamar istorio kontatzen dizkigu Andrej Longok. Beste kontu bat ordea, Paperezko lagunen bilkura berrian liburuaren haritik tiraka-tiraka hasi eta beno, erlijioaz hitzegiten amai genezakela da.

Andrej Longoren liburua, Hamar, Napoliko arrabaletan kokatzen da eta Camorrak inplizituki kontrolatuko ditu arauak. Pasazaite argitaletxeak argitaratu eta Josu Zabaletak itzulitako harribitxia izango dugu hizpide "Paperezko lagunen" bilkuran eta Xabier Queiruga editorea gurekin izango dugu. Oh sole mio!!

Hamar

Egilea: Andrej Longo
Argitaletxea: Pasazaite
ISBN: 9788494033100

Don Antoniok esango luke piztia bat naizela ni, gauza horiek ez direla kristauak egitekoak. Baina hemen barruan behin baizik ez da izan inon don Antonio, eta bizkor ale egin zuen gainera. Botila bat limoi-patar ekarri zuen, ikusarazteko bakarrik, eta aitaren egin zuen.