Eta Karmele? liburuaren aurkezpena

Samara Velteren Eta Karmele? liburua aurkeztuko du argitaletxea EDO!k, egilearekin egingo den solasaldi baten bitartez.

Bi emakume auto baten barruan, Karmeleren zain. Inoiz iristen ez den Karmele, behinola mantxa batek jazarri zuen Karmele.

Hari horretan nabarmena da Eta Karmele?-ren azpian dagoen zorigaitzeko zirkulua, emakumeei eta batez ere guztioi dagokiguna, bortizkeriaren itzala dakarkiguna, historia bezain luzea. Ba ote zentzugabekeriaren ikur gorenagorik, amaitu beharreko mundu gerra luzeagorik, gizartearen ispilu zorrotzagorik? Eta Karmele? antzezlanaren egileek umore absurduaren zartadetan kokatu dute egunerokotasuna astintzen duen gatazka.

‘Eta Karmele?’ 2008ko azaroaren 25ean estreinatu zen Zarauzko Euskalduna Tabernan, Kafe Torerok Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira antolatuta. Samara Veltek idatzi zuen testua. Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek antzeztu zuten, eta haiek idatzi dituzte liburu honetako hitzaurreak. Ordutik laurogei emanaldi inguru eskaini dituzte.

Eta Karmele?

Egilea: Samara Velte
Argitaletxea: Edo!
ISBN: ------------------

Zerbait pentsatu behar dun! Ez den posible!