Paperezko lagunak taldearen bilkura: Zorion handiegia

Ez duzu aitzakirik. Ordua eta data zehaztuta ditugu. Baldin eta Alice Munro beti irakurtzeko pendiente izan duzun idazle horietako bat bada, zatoz “Paperezko lagunen” hurrengo bilkurara.

Zorion handiegia liburuak hamar kontakizun labur biltzen ditu. Oso hurbileko errealitatea deskribatzen du idazleak, gertuko pertsonaien zori eta miseriak. Denetariko pertsonaiak aurkituko ditugu liburuan, pertsonai sinesgarri eta gertakizun zirikatzaileak.

Zorion handiegia da euskarara ekarri den Alice Munroren lehenengo liburua eta itzulpenaren zatirik handiena Nagore Tolosak itzuli badu ere, zortzi esku eta beste hainbeste begirekin itzulia izan da; Itziar Otegi, Aiora Jaka eta Naroa Zubillagak ere parte hartu dute itzulpenean.

Zorion handiegia

Egilea: Alice Munro
Argitaletxea: meettok
ISBN: 9788493761929

Maitasuna. Estimatzen zuen. Bazirudien ia munduko gastu emozionalen aurrezte ausazko eta, noski, injustu bat egon behar zuela, norbaiten zorion handia -nahiz eta behin-behinekoa eta ahula izan- beste baten zorigaizto handitik etorriko balitz bezala.