"Jacques Anquetil" liburuaren aurkezpena

Jacques Anquetil txirrindulari zenaren euskarazko biografia. Aitak mila eta bat aldiz etxeko sofatik Tourra ikusten duen bitartean behin eta berriz aipatzen duen txirrindulariaren biografia Raul Perez Martinezek idatzia.


Frantziako Tourra bost aldiz irabazten lehena izan zen Anquetil. Txirrindulariaren kirol ibilbideari eta bizitzari buruzko lana da honako hau, baina egilea saiatu da Euskal Herriarekin nolabait lotzen, gurera ekartzen. Izan ere, hemen ere lehiatu zen hainbatetan eta bitxikeria moduan, Euskal Herriko Itzulia izan zen bere azken garaipen handia, 1969an.

Belaunaldi gazteenek ikusi ez dugun txirrindularitza bat deskribatzen digu liburuak. Gaur egun kirol honek duen gai polemikoenari ere eusten dio idazleak, dopina. Beste hainbat istorio eta pasarteren artean, aspaldian txirrindularitzan hautsak astintzen ari den gaiaren inguruan frantziarrak izan zuen jokabidea ere azaltzen digu Raul Perez Martinezek autoeditatu duen liburuan.

Tropela herri bertan sortutako proiektu bat izanik eta Zarautzen tropelzale pila bat garenez, Raul Perez Martinez tropelkidearen aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

Jacques Anquetil

Egilea: Raul Perez Martinez
Argitaletxea: Raul Perez Martinez
ISBN: 9788461598359

1969ko apirilean, Euskal Herrira etorri zen Jacques. Urte luzeetako lehortearen ondoren, Euskal Herriko Itzulia antolatu zuten, La Voz de España kazeta eta Bicicleta Eibarresaren elkarlanari esker.