Henry D. Thoreau-ren 'Volar' liburu aurkezpena

Pepitas de calabaza etxeak argitaratu duen azken liburua, Henry D. Thoreau-ren Volar, gurekin ezagutzera atseginez gonbidatzen zaituztegu.

Eduardo Jordá-k itzulpena egin duelarik, hautaketa eta edizio lanak Antonio Casado da Rocha eta José Ignacio Foronda-ren ardura izan dira. Testu gehienak gaztelaniaz argitaratu gabeak izanik, Thoreauren hegazti kuttunak 1837tik 1862rako bere idazlanetan jasotzen dituzte. Aldi berean, pasarte horiek egilearen bizitza zein inguru naturala eta soziala zuzenean deskribatzen dizkigute. Aurkezpen publikoan editoreek parte hartuko dute, Donostiako Garoan apirilaren 9an, larunbatez, 12:30tan. Zuen zain egongo gara.