Paperezko Lagunak: Txistu eta biok (Juan Luis Zabala)

Berria egunkarian kultura arloko kazetaria da Txistu eta biok nobelako pertsonaia nagusia. Albaitariak Txisturi, etxeko txakurrari, gaitz bat diagnostikatu dionean, harekin duen harremanaz idazten hasi da. Lanetik aparteko idazketa libreari gustua hartuta, bere beste hainbat kontu jorratzeari ekiten dio.

Tramako gertakarien kontaketa gai askori buruzko gogoetekin uztartuko du: konpromiso politikoa, Euskal Herriko gatazka, xenofobia, aporofobia, feminismoa, zoriontasuna, alienazioa. Disimulurik gabeko alter ego bat baliatuz, bere buruaren autokritikatik abiatutako kritika soziala egiten saiatu da idazlea eta gurekin izanen dugu ikasturtea amaitzeko saio honetan.

Animatu!