"Amaren eskuak"

Zinez "Amaren eskuak" liburuaren argazki erakusketaren istorioa oso erraz ulertzen da: buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen ama eta euren semeak irudikatu.

Semeek liburu-dendari izan den amari omenaldi xume bat egitea erabakitzen dute. Gauzak horrela, Karmele Jaio-ren “Amaren eskuak” liburua hartu eta lagun argazkilariari bidaltzea erabakitzen dute: “Ines, amatxok alzheimerra du, zer iruditzen zaizu liburua irakurri eta argazki bidez zure sentipenak adierazten badituzu? Animatuko al zinateke?" Hurrengo pausua liburua gutun batean sartu, zigilu bat itsatsi eta kale kantoiko postontzi horian sartzea izan zen.

Gainontzeko guztia aise uler daiteke. Ines Garcia-k proposamerna onartu eta bizinahiaren aldeko aldarrikapen hunkigarri batekin datorkigu.

Interesatuentzako abisua: Argazki erakusketaren inaugurazio egunean (irailaren 23-an, 19:00) bertan izango dira Karmele Jaio eta Anjel Lertxundi idazleak.

Amaren eskuak

Egilea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
ISBN: 9788497833424

Amak ez du ezagutu. Paparrean zuen eskua amarengana hurbildu, honek hartu eta laztandu egin dio. Samurtasun berdinaz laztantzen zion gauero kopeta, txiki-txikitan, abesti hura abesten zion bitartean. Kantaren doinua gogoratzean arantza bat sartu zaio Nereari eztarrian.