Aurkezpena: “De un nuevo paisaje”, Hasier Larretxea

Hasier Larretxea gure etxeko idazleak bere azken poema liburua aurkeztuko du Garoa Kultur Laben. “De un nuevo paisaje” lanean Hasier Larretxeak limiteez, identitateaz eta harremanez mintzo da, besteak beste. Horretarako sekulako paisaia linguistikoa sortu du natura, esentzia eta lurra zutarri gisa harturik.

Aurkezpenean Hasier Larretxea poeta eta Patxi Larretxea (aizkolari eta harri-jasotzailea) izanen dira performanze bat eginez eta aldi berean poesia eta herri kirolak ustartuz.