Anarchivo sida

Proiektuak, darabilen metodologiaren bidez, “kontra-artxibo” edo GIB/HIESari buruzko politiken anartxibo bat sortu nahi du, hainbat “hegok” egin dituzten borroka postkolonialen eta emantzipatzaileen ingurunean mendebaldeko erdiguneetako periferietan garatu diren praktikak lantzeko, eta Espainiako estatuan izan diren praktikak berrirakurtzeko.

“HIESaren krisia” deitutakoa eredutzat hartzen dugu hemen, baldintza neoliberalen mendeko bizitzaren mugak taldeka irakurtzeko eta berriz irudikatzeko eredu gisa, ekonomia-, zientzia-, arte-, aktibismo- eta afektu-arloko harremanen sare konplexu modura.